Administratzailea den erabiltzaileak bere ikastetxeko orrialde nagusia konfigura dezake. Orrialde hau ikusgai izango da edozein erabiltzailearentzat, sisteman identifikatu gabe.
Bere konfigurazioa Gunearen kudeaketa → Hasiera orria → Hasiera-orriaren ezarpenak atalean sartuz egiten da.
Atal honetatik, pertsonaliza daitezkeen aukerak hurrengo hauek dira:
1- Gunearen izen osoa: atal honetan jartzen den testua hasiera orriko goiburuan agertuko da.
2- Hasiera orriaren deskribapena: atal honetan sartzen den testua orrialde nagusian agertuko da, Ikastaroaren laburpen blokean, orrialdearen eskubialdean.
Deskribapen hau hizkuntza desberdinetan sartu nahi bada, hurrengo etiketa erabili beharko da
Non hizkuntzkodea hurrengo aukera batekin ordezkatu beharko da:
Adibidez:
3- Orrialde nagusia: orrialde nagusiko erdialdean agertuko diren elementuak hautatzeko aukera ematen du. Besterik adierazi ezean, sortuta dauden kategorien zerrenda agertzeko konfiguraturik dago.
4- Hasiera orriaren elementuak gunean sartzean: Logeatzen den erabiltzailea orrialde batera ailegatzen da. Orrialde horreko erdialdean azalduko diren elementu-taldea hautatzeko aukera ematen du atal honek. Besterik adierazi ezean, sortuta dauden kategorien zerrenda agertzeko konfiguraturik dago.
Hasiera orrian beste bloke edo moduluak sartu nahi izatekotan, beharrezkoa da bere edizioa aktibatzea, Blokeen edizioa aktibatu botoia sakatuz, eta hasiera orrialdera jo nabigatzaile barratik.
Bere konfigurazioa Gunearen kudeaketa → Hasiera orria → Hasiera-orriaren ezarpenak atalean sartuz egiten da.
1- Gunearen izen osoa: atal honetan jartzen den testua hasiera orriko goiburuan agertuko da.
2- Hasiera orriaren deskribapena: atal honetan sartzen den testua orrialde nagusian agertuko da, Ikastaroaren laburpen blokean, orrialdearen eskubialdean.
Deskribapen hau hizkuntza desberdinetan sartu nahi bada, hurrengo etiketa erabili beharko da
sartu
beharreko
testua
Non hizkuntzkodea hurrengo aukera batekin ordezkatu beharko da:
- es testua gazteleraz badago
- eu testua euskeraz badago
- en testua ingelesez badago
Adibidez:

Bienvenido a la plataforma e-learning del departamento de Educación y Centros Educativos.Ongietorri Hezkuntza eta Ikastetxeetako Saileko e-learning plataformara. Welcome to the Education Department’s e-learning platform.