Audioa txertatxeko jarraitu honako pausoak: 1- Galderaren testua idazteko laukian zabaldu guztiz editorea. 2- "Txertatu Moodle media" botoiari eman. 3- Aukeratu zure audio fitxategia eta igo. 4- Hasieran, edizio gunean kode lerro bat agertuko da idatzita kolore urdinez. Kode urdin hori ageri den lekuan gero player bat ikusiko da. 4- Aldaketak gorde eta gero itxura hau izango du. Bat ez, bi player agertzen dira. Txikia nik uste dut hobeto dabilela. Audioa zure Moodle ikastaroan gordeta egongo da automatikoki galdera honi atxikia.
1 Sarrera EXe proiektua kode irekiko aplikazioa da, esku-eskura duguna. Bere helburua, HTML hizkuntzan edo informatikan hain trebeak ez garen irakasleoi web-edukiak publikatzen laguntzea da, eXerekin burututako materialak hainbat platraformatan argitara daitezke, batez ere Moodle bezalako LMSetan (Learning Management Sistems) eXerekin era desberdinetako ariketak egin daitezke (multiple choice, egia/gezurra, hutsuneak bete...) eta multimedia edukinekin hornitu daiteke. Aurretik esan dugun bezala, aplikazio honekin sortutako materialak plataforma desberdinetara exporta daitezke. EXerekin sekuentzia didaktiko konplexuak antola daitezke. Hona hemen aurkezpen video bat. 2 Instalazioa 3- Unitate bat egiten 4- Unitate bat esportatzen Material osagarriak 4 bideoko erreprodukzio zerrenda bat daukazu hemen. Bideo hauetan EXE-Learning aplikazioaren azalpen osoa ematen du.